EPIDOR TECHNICAL DISTRIBUTIONI BURUZ
Bisioa eta misioa
BISIOA
Enpresa espezialista gisa eta industriarako kalitatezko produktu eta zerbitzuen hornikuntzan lider gisa ezagunak izatea.
MISIOA
EPIDOR Technical Distributionen ari garenok produktu eta zerbitzu industrialen hornitzaileak gara. Espezializatuta gaude ingeniaritza mekanikoko kalitate handiko osagaien gama zabal batean; baita horri elkartutako zerbitzu tekniko eta logistikoetan ere. Gainera, gertutasunetik, balio erantsia daukaten soluzioak ematen ditugu Espainia eta Portugalgo lurralde osoan.
Balio korporatiboak
ERANTZUKIZUNA
Funtsezko balioa da epe luzera gure bisioa lortuko dugula ziurtatzeko, hots, gure bezeroen konfiantza eskuratzeko. Horrek berekin dakar egunez egun gure konpromisoak betetzea, hirugarrenei begirako kudeaketarako ezinbesteko premisa gisa.
TALDE LANA
Funtsezkotzat jotzen dugu lan inguruneak sortzea eta proiektu profesionalak diseinatzea, talde lan positibo eta erronkaz betea egingo duten kolaboratzaile taldeak sortu ahal izateko. Denon lana batuz gero, beti iritsiko gara urrunago, beti lortuko ditugu erronka interesgarriagoak.
PASIOA
Uste osoa daukagu proiektu batek ezin duela aurrera egin arrazionaltasun hutsetik haragoko loturarik egon gabe. Giza dinamikaren faktore asko zerbaiten kide izatearen sentimenduaren kulturan, eginbeharraren sentimenduaren kulturan eta ideia partekatuei zor zaien leialtasunean pizten eta garatzen dira.
ETIKA
Enpresa orok egin behar duen zeregin sozialean sinesten dugu, mundu justuago eta orekatuago bat sortzea helburu. Eta hori gauzatzeko, lantalde, bezero, hornitzaile eta gainerako stakeholder-ekin jarrera etikoa hartuko dugu; horretarako daukagu, hain zuzen ere, etikako barne politika bat, eta horregatik arduratzen gara politika hori behar bezala bete dadin.
DIBERTSITATEA
Family of Companies, izatez, dibertsitatearen aldeko bokazio bat da, kultura baten aldekoa; kultura bat non enpresa bakoitzak, pertsona bakoitzak, bere identitate propioa eta gure inguruko errealitatea ulertu eta interpretatzeko gaitasuna izan behar duen. EPI INDUSTRIES Family of Companiesek eta Epidorrekook –taldeko enpresa gisa– dibertsitatea sendotu nahi dugu, mundu zabalago bat eraikitzeko aberastasun ikur gisa.
Kudeaketa printzipioak
BEZEROARENGANAKO ORIENTAZIOA
Gure enpresaren foku iraunkorra da. Gure baliabideak bezeroen beharrei erantzutera orientatuz antolatzen ditugu.
EPE ERTAIN-LUZERAKO ORIENTAZIOA
Familia enpresa baten pentsamoldea daukagunez gero, bezero, hornitzaile eta, oro har, partnerrekin epe ertain eta luzera eutsi beharreko konpromiso gisa ulertzen ditugu bai gure estrategiak bai gure proposamenak.
BERRIKUNTZA
Eboluzionatuko badugu, apustu argia egin beharko dugu berrikuntzaren alde, bai barnean garatzen ditugun produktu eta zerbitzu berrietan, bai inguruan ikasitakoetan, gure bezeroek eskura izan ditzaten merkatuko azken nobedadeak.
LANTALDEAREN GARAPENA
Gure giza taldea prestatzeko eta talde horri aukerak eskaintzeko bokazio argi batekin baino ezin izango diegu gure bezeroei, egunez egun, zerbitzu hobea ziurtatu.
TALDE LANA
Funtsezkotzat jotzen dugu lan inguruneak sortzea eta proiektu profesionalak diseinatzea, talde lan positibo eta erronkaz betea egingo duten kolaboratzaile taldeak sortu ahal izateko. Denon lana batuz gero, beti iritsiko gara urrunago, beti lortuko ditugu erronka interesgarriagoak.
ERRENTAGARRITASUNA
Bezeroei zerbitzu egonkortasuna eta segurtasuna ziurtatzeko bermerik handiena zera da: gure enpresek negozio eredu errentagarriak sortzea.
EPI INDUSTRIES Family of companies
60 urtetik gorako historia daukan enpresa talde honek bokazio argia dauka industriari, askotariko espezialitate arloetan, soluzioak eta balio proposamenak eskaintzeko, bai produktuen eta osagaien hornikuntzan, bai horiei elkartutako zerbitzu tekniko eta logistikoetan.
EPI INDUSTRIES family of companies en espezialitate arloak hauek dira: estankotasuna, zigilu mekanikoak, potentzia transmisioa eta mugimendu kontrola, finkagailuak, eta mantentze lanetako produktuak oro har.
EPI INDUSTRIES ek presentzia sendoa dauka iberiar merkatuan, filialak dauzka 5 herrialdetan eta industria mota guztietan diharduten bezero industrialei zerbitzu ematen die 35 herrialdetan baino gehiagotan.
Taldearen egituraren barruan, EPIDOR Technical Distribution enpresaren espezialitatea da Taldearen produktu eta zerbitzu guztiak Espainia eta Portugalen banatzea.
EPIDOR sarea
Duela 50 urte baino gehiagotik hona EPIDOR Technical Distributionek bezero industrialarekin jorratu duen gertutasun politika eboluzionatuz joan da denboraren poderioz. Geografia nazionalean banatutako ordezkaritza eta talde komertzial guztien presentzia fisikotik hasita, arreta telefoniko eta digitalera bideratutako baliabideetaraino.
Era berean, gure estranetak aukera ematen du 320.000 produktu erreferentzia jasotzen dituen gure katalogoan zuzenean sartzeko.
Nazioartean dugun partner sareari esker, multiplanta eta multiherrialde bezeroen beharrei erantzuten diegu, hornikuntza kontratu paneuroparrei dagokienez (ikus www-one-mrosupply.com).
![]()
Epidor merkatuan
ZURE ONDOAN
MapaEU
Kontaktuen xehetasunak ezagutzeko, DELEGAZIOEN MAPA HAUTATU
BARCELONA
BARCELONA
P.I. Els Batzacs. C/ Xops,5. 08185 Lliçà de Vall
Pg. Ferrocarrils Catalans, 106-108. 08940 Cornellà de Llobregat
Tel. 93 864 11 02
ZARAGOZA
ZARAGOZA
P.I. de Malpica. C/ F.Oeste.
Grupo Quejido, Nave 92
50016 Zaragoza
Tel. 876 50 00 82
VALENCIA
SEVILLA
SEVILLA
P.I. Alcalá X
Autovía A-92 (Sevilla-Málaga)
Km 6 Manzana 5, naves 12-13
41500 Alcalá de Guadaira
Tel. 95 525 02 93
MÁLAGA
Sevilla
Pol.Ind.Alcalá-X - Autovía A-92, (Sevilla-Málaga), Km.6 - Manzana 5, Naves 12 y 13
41500 Alcalá de Guadaira (Sevilla)
Tel. 95 525 02 93
E-mail: infoweb@epidor.com
VIGO
PAMPLONA
PAMPLONA
Pol.Ind.Bidebitarte Donosti-Ibilbidea, 100 P.7
20115 Astigarraga (Guipúzcoa)
Tel. 94 333 64 43
E-mail: infoweb@epidor.com
GIJÓN
BILBAO
BILBAO
Camino Portubidea, 1
P.I. Urazandi Pab. 16-A
48950 Asua-Randio
Tel. 94 666 01 65
MADRID
MADRID
P.I. La Resina.
C/ Resina, Nº41-A, Nave 2
28021 Villaverde Alto
Tel. 91 636 41 04
DONOSTIA
DONOSTIA
P.I. Bidebitarte
Donosti-Ibilbidea, 100. Pab. 7
20115 Astigarraga
Tel. 94 333 64 43
PORTO
PORTO
LISBOA
LISBOA















































