KALITATEA
Ezinezkoa litzateke produktu eta zerbitzuen gama zabal bat kudeatzea gure misioaren printzipioei leialak izanik baldin eta tartean ez balego kalitatezko kudeaketa sistema zorrotz bat, gure jarduketak hobetzera eta zure benetako beharrei erantzutera bideratutakoa. Hori dela eta, 1996an Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren lehen ISO 9002 ziurtagiria eskuratu genuenetik, hobera egiteko geneukan interesak ISO 9001 eta ISO 14.001 ziurtagiriak lortzera eraman gintuen 2001ean. 2002an, berriz, EFQM ereduan oinarritzen den Kalitatea Kudeatzeko Sistemarentzako saria lortu genuen; 2010ean ISO 9001-2008 ziurtagiria, eta 2017an ISO 9001-2015 ziurtagiria, zeina enpresaren egungo beharrei, inguruneari eta etengabeko hobekuntzari egokitzen zaien.
Bikaintasunerako bokazio horri esker, zure ondoan egon ahal izan gara urteetan, produktu hobeak diseinatuz eta fabrikatuz.
![]()
Kalitatea eta ziurtagiriak
KALITATE POLITIKA
Kalitate politikaren lehentasunezko helburua da gure espezialitateko produktu eta zerbitzuei dagokienez bezeroen konfiantza izatea; baita gure filosofian proposatzen diren enpresa helburuak lortzea ere.
Helburu horien barruan sartzen da indarreko lege esparrua derrigorrez betetzea eta gure ingurunean harreman positibo, aberasgarri eta etikoak sustatzea alde guztiekin, alegia, bezero, akziodun, kolaboratzaile, hornitzaile eta, oro har, gizartearekin.
3-a sanitary standards inc.
Ekipamendu higienikoa diseinatu, fabrikatu, instalatu eta erabiltzeko praktikarik onenak eta espezifikazioak zehazten ditu
animal derives ingredientes (adi)
BSE gaixotasuna eragin dezaketen animalia jatorriko osagaiak arautzen ditu
federal institute for materials research and testing
Oxigenoak goi presioan aplikatzeko ziurtagiriak
BUNdesinstitut füR risikobewertung
Arauen erregulazioa elikagaien segurtasun gaietan
united states pharmacopia
Sendagaien eta osasunarekin lotutako teknologien kalitatea ziurtatzen duten estandarrak ezartzen ditu
1935/2004 ERREGELAMENDUA (EE)
Elikagaien industriako aplikazioetarako juntura estatikoak
dznv | gl | abs
Det Norske Veritas, Germanischer Lloyd eta American Bureau of Shipping onarpen ziurtagiriak
htb
Gasean, tenperatura altuetarako junturen inguruko ziurtagiriak
dvgw
Gas hoditerietarako alemaniar ziurtagiria
fda
Elikagaiak ukitzeko bete beharreko eskakizunak
germanischer lloyd
GL onarpen ziurtagiria
ktw | wras | w270
Ur edangarria erabiltzeko ziurtagiriak
nrc
Estatu Batuetako zentral nuklearrak erregulatzeko batzordea
national sanitation foundation
Substantzia kutsatzaileen eta ezpurutasunen maila onargarriak zehazten ditu
svgw ssige
Gas hoditerietarako suitzar ziurtagiria
TA LUft
Igorpen iheskorrei buruz bete beharreko araudia
firesafe
Suarekiko erresistentzia, BS 6755 araudiaren 2. partearekiko eta API 607rekiko adostasuna















































