EROSKETAK ETA HORNIKUNTZA

Kostuak murriztea eta epeak nahiz produktuaren kalitate handia bermatzea posible da! Gure helburua hornitzaile bikainak izatea da.

Diseinu aurreratuko gure CRM propioari esker, zure kudeaketa formatura egokituko gara. Guretzat gauza naturala da jarduera bakoitzerako trazabilitatea edukitzea. Harreman komertzialean apartak izateko, kontrolpean daukagu dena: hasi eskaintzaren eskaeratik eta eskariaren kudeaketatik, eta agindutako epean materiala entregatzeraino.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

EROSKETEN OPTIMIZAZIOA

Gure produktuen erosketaren eta hornikuntzaren kudeaketa optimizatu egin daiteke, eta zure enpresarentzako eskurapen kostuak hobetu, baldin eta produktuen eskakizun teknikoei eta aplikazioari, urteko kontsumo beharrei, hornikuntza logistikari, stockari eta bidalketari buruzko informazioa gardenki partekatzen bada. Kontsulta egiguzu. 

ORDEZKOEN IDENTIFIKAZIOA

Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure instalazioetan bertan kontsumo ordezko desberdinak aztertzeko, identifikatzeko, eta aplikazioari egokitzen zaizkion ebaluatzeko (gaindimentsionamenduak ekidin); hola, horien kudeaketaren eta birjarpenaren inguruko proposamen global bat egingo dizugu, azken batean zuzeneko eta zeharkako kostuen murrizketa ekarriko duena. 

MRO KONTRATUAK

EPIDOR Technical Distributionen produktu eta soluzio eskaintza zabalari esker, produktuz eta osagaiz hornitzeko akordioak adostu ditzakegu merkatu nazional osoan plantak mantentzeko, eta ONE sarearekin daukagun loturari esker, akordio berberak eskain ditzakegu Europako beste herrialde batzuetan dauden multinazionalentzat. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut