INGENIARITZA ETA DISEINUA

Proiektuak martxan, diseinu berriak, erronka berriak? Zure hizkuntzan mintzatzen gara.

Ingeniaritza talde zabala daukagu, negozio arloka espezializatua: estankotasuna, zigilu mekanikoak, finkagailuak eta potentzia transmisioa. Gure pasioa gure bezeroekin lankidetzan diseinatzea da.

Abangoardiako soluzioak ematen ditugu, zure produktua gurea dela sentituz; eta hori guztia gure ingeniarien etengabeko trebakuntzari zor zaio.

Zerbitzuak

BALIO ERANTSIKO ZERBITZUAK

NEURRIRA EGINDAKO FABRIKAZIOA

Aplikazio asko eta askotan ezin da osagai estandarrik erabili, izan eraikuntza kontuengatik, izan lan baldintzengatik edo izan arrazoi biongatik. Guk produktu eta soluzio egokia edukitzen lagunduko dizugu; horretarako, eskaintzen ditugun aukeren artean badaude fabrikazio propiorako aukerak eta hirugarrenekin lankidetzan eta gure gainbegiratze teknikoaren pean gauzatzen direnak. Holako kasuetan, gure ingeniaritza arloak proiektuaren hasieratik soluzioa zehazten kolaboratzen du, gure ezagutza horretan jarriz, produkzio sistema zure kostu beharrei eta fabrikazio epeei ondoen egokitzen zaiena izango dela bermatzeko. 

SOLUZIOEN DISEINUA

Zure ingeniaritza arlora egindako bisitaldiarekin hasten da dena. Ondo ezagutzen ditugu gure produktuak, eta esperientzia luzea daukagu eskakizun zorrotzeko inguruneetan eta era guztietako inguruneetan produktuok aplikatzen. Piezen diseinu eta fabrikazioko espezialistez gainera, zure neurrira egindako soluzioak eskaintzeko behar diren gaitasunak eta diseinu tresnak ere badauzkagu. 

APLIKAZIO HOBEKUNTZAK

Aholku emango dizugu zure behar berezietarako soluziorik onenaren inguruan, produktu estandarretatik harago. Kontsulta egiguzu. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut