LANEKO ARRISKUAK, INGURUMENA ETA KALITATEA

Gure kudeaketa balio eta printzipioetan bokazio argia erakusten dugu laneko espazio arriskutsuak desagerrarazteko, ingurumena zaintzeko eta bikaintasun inguruneak sortzeko gure bezeroen zerbitzu mailetan.

2017ko uztailetik ISO 9000:2015 ziurtagiria daukagu, kudeaketa ereduan aitzindari izateko dugun bokazioari eutsiz.

Zure produktu eta prozesuen hobekuntzan lagundu nahian, gure produktu eta zerbitzuen trazabilitatea bermatzen dugu.

Gure produktu zorroan, lan eta ingurumen inpaktua hobetzea dakarten elementuak sartuz goaz.
Bezeroekin eginak ditugun kolaborazioak ezagutu nahi badituzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

Produktuak eta zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

KONTSUMIGARRIEN KUDEAKETA

Zure kontsumigarrien eta biraketa artikuluen hornikuntza kudeatzeko, jar ezazu konfiantza gugan. 50 urtetik gorako esperientzia daukagu osagai industrialen biltegiak kudeatzen, eta azken teknologiak aplikatzen ditugu stockak urrunetik kontrolatzeko; horri esker, kudeaketaren eraginkortasuna handitzearekin batera, haren kostua murriztuko duzu. 

ARRISKUEN ETA ISURIEN PREBENTZIOA

Lanpostuan segurtasuna bermatzeko artikuluak; baita isuriak prebenitzeko kontsumigarri eta ekipamenduak ere (kubetoak, suaren kontrako armairuak, xurgatzaileak, etab.). 

NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK

Babes eta segurtasun pertsonaleko elementuak, bai babes arropa eta oinetakoak (kaskoak, betaurrekoak, belarri babesgailuak, eskularruak, etab. barne) bai prebentzio elementuak (segurtasun arnesak, erorikoen kontrako sistemak, arnasa hartzeko maskarak, etab.). 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut