MANTENTZE LANA

Egoera kritikoetan, erantzun azkarrak.

Badakigu larrialdi uneetan behar dituzula hornitzaile efikazak, esperientziadunak, produktu stockaren gama zabal bat daukatenak eta zure beharrei erantzuteko gertu egongo direnak. Horixe da, hain zuzen, Epidor Technical Distributionek duela 50 urte baino gehiagotik hona merkatuari egiten dion ekarpena. Era berean, mantentze industrialak oinarritu behar du esperientzia eta ezagutza ekar ditzaketen hornitzaileetan, larrialdiak eta planifikatu gabeko geldialdiak ahalik eta gehien ekiditen lagunduko duten kudeaketa zerbitzu programatuagoen bidez. Duela 50 urte baino gehiagotik hona, gure bokazioa da zure ondoan egotea, eta hori posible da sare komertzial handi bati esker.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

INBENTARIO KUDEAKETA

Gure zorroan jasotzen ditugun soluzioek lagunduko dizute produkzioko eta mantentze lanetako zure kontsumigarriak kudeatzen, C klaseko artikuluak kudeatzen, eta, azken finean, beren erosketa balio unitarioaren aldean kudeatze kostu oso handia duten produktuak kudeatzen. EPIDOR Technical Distributionen esperientzia luzea daukagu halako artikuluen kudeaketa kanpora ateratzen; izan ere, horrela, administrazio lana nabarmen murrizten da, kontsumoen gaineko kontrola handitu, eta horien erabilgarritasuna hobetu; hori guztia, trazabilitate handiko kudeaketan daukagun gaitasun operatiboari esker, hala produktuan nola zerbitzuan bertan. 

KOSTUAK AURREZTU

Produkzio prozesuetan kostuak aurrezteko gure proposamenek aukera ematen dute, batetik, zuzenean kontsumoetan aurrezteko (cost savings), eta, bestetik, osagaien eta instalazioen diseinuan hobekuntza azterketak egiteko, etorkizunera begirako gastuen euspenak aurrezpena dakar eta. Horretarako, aholku emango dizugu zure instalazio eta ekipamenduen analisia egiteko, zure osagai kritikoak optimizatu eta birdimentsionatzeko, eta mantentze kostuetan hobera egin eta aurrezteko. Aholkularitza hori metodologia egiaztatuen bidez egiten dugu; gainera, behar diren informazio eta reportingak eskaintzen ditugu gure hobekuntza proposamenen emaitzak ebaluatu ahal izateko. 

KONPONDU ETA BERREGOKITU

Osagai bat konpondu edota berregokitzeko gaitasuna eskaintzen dizugu, birjarpen balioak hala egitea justifikatzen duenean. Horretarako, batetik, geure baliabideak dauzkagu; bestetik, gure kalitate sistemak egiaztatutako partnerren lankidetzan oinarritutakoak. Hasi zigilu mekaniko eta kartutxoetatik, eta errodamendu eta giltza dinamometrikoekin buka; bezeroei ematen diegun laguntzari esker, mantentze kostuak optimizatu egiten dira, eta produktuak beharrik gabe birjartzea ekiditen da. 

PREBENTZIOZKO ANALISIA

Produkzio prozesuetan, efizientziaren hobekuntza oinarritzen da ekipamendu eta instalazioen mantentze lanen kudeaketa egokian, aurreikus daitezkeen arrazoiengatiko geldialdiak ekiditea helburu. Horretarako, ezinbestekoak dira prebentziozko analisirako eta analisi prediktiborako teknika eta ekipamenduak, eta ezinbestekoa da, baita ere, edozein produkzio prozesutan dauden gune kritiko arruntak ondo ezagutzea, gune horiek modu proaktiboan kudeatu behar dira eta. EPIDOR Technical Distributionen dauzkagun analisi ekipamenduak kudeaketa eta diagnosi zerbitzu adituarekin batera eskain ditzakegu, edo bestela, ekipamendu horiek –batzuetan prezio altukoak eta noizean behin erabiltzekoak– errentan eman ditzakegu. Mantentze lanetarako hainbat produktu arlotan espezializatuta gaudenez gero, era berean, aholku eman diezazukegu kudeatu eta kontrolatu beharreko gune kritikoen inguruan. Nolanahi ere, azken helburua zera da beti ere: produkzio prozesuaren efizientzia ahalik eta handiena izatea. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut