PARTNERRAK
Profil honetan gurekin kolaboratzen duten bi enpresa kolektibo garrantzitsu biltzen ditugu. Produktu eta zerbitzu enpresa horiekiko lankidetzaren bidez gure bisioa eta misioa betetzea dugu helburu.
Lehen kolektibo handia gure espezialitateetako produktu eta zerbitzuen fabrikatzaileek osatzen dute. Lankidetza eta banaketa hitzarmenen bitartez, zure beharretarako soluziorik onenak jartzen dizkizugu eskueran.
Bigarren kolektiboa, berriz, gurekin lankidetzazko harremanak dituzten nazio mailako (banatzaile elkartuak) eta nazioarteko (ONE www.one-mrosupply.com sarearen bidez) banaketa enpresek osatzen dute. Izan ere, enpresa horiekin daukagun lankidetza harremanaren bidez, gertutasunetik erantzun diezaiekegu MRO beharrak dauzkaten bezero industrialei, izan plantakako kontratu puntualen bitartez edo izan nazio nahiz nazioarte mailako MRO kontratuen bitartez.
Ondoren, gure hornitzaile nagusien webguneak zerrendatuko ditugu alfabetikoki antolatuta, bertan sar zaitezen. Gainera, ONE webgunerako lotura eskuratu ahal izango duzu, sareko gure partnerren produktu eta zerbitzuak nazioartean noraino iristen diren jakiteko.

bosch
Tresna elektrikoak

COMintec
Eragingailu mekanikoetarako osagaiak

concens
Moldakortasun handiko eragingailu elektrikoak

DURBAL
Errotulak eta artikulazio buruak. Premium, Classic eta Basic gamak























































































