PRODUKTUAK
EPIDOR Technical Distributionen produktu gamak 5 espezialitate alor handi hartzen ditu, produktu hobeak diseinatu eta fabrikatzeko lagungarri.
Duela 50 urte baino gehiagotik hona, produktuaren teknika eta bere aplikazioak sakon ezagutzera orientatuta gaude, bai amaierako produktuen fabrikazioan bai ekipamendu eta instalazio industrialen mantentze lanetan denetariko soluzioak eskaini ahal izateko. Espezialitate tekniko horri gehitu behar zaizkio, batetik, eskuragarri dagoen stock handi bat, eta, bestetik, produkturik egokiena zuk behar duzun unean eta lekuan helarazteko aukera ematen diguten gaitasun logistikoak.
Gama hau online katalogoaren bidez eskura daiteke. Ondoren, bost espezialitateak eta horien produktu familia nagusiak aurkeztuko dizkizugu modu globalean.















































