ESTANKOTASUNA

Estankotasun produktuak eta elastomeroak zein plastiko teknikoak, historikoki, gure enpresa taldearen produktu originalaren espezialitatea izan dira. 60 urtetik gorako esperientzia daukagu industriari kalitatezko soluzioak ematen; horretarako, hornitzaile estrategikoak edukitzeaz gain, neurrira egindako produktuak diseinatzeko eta produktuok fabrikatu edota eraldatzeko gaitasun propioa ere badaukagu, merkatuaren eskaeretara malgutasun eta efizientzia handiagoz egokitzeko.

Gure erronka teknologikoa material teknikoen etengabeko eboluzioa da, materialok efizienteagoak eta ingurumenarekiko errespetutsuagoak izan daitezen, horrek ematen baitigu, enpresa espezializatu gisa, merkatuko soluziorik berritzaile eta eguneratuenak eskaintzeko aukera.

Stockean 40.000 artikulu baino gehiago daukagunez gero, erantzun azkar eta eraginkorra eskain dezakegu. Gure katalogoetan produktu egokia aurkitzen ez baduzu, eskatu egiguzu informazioa eta atsegin handiz erantzungo dizugu.

JUNTURA TORIKOAK ETA DENETARIKOAK

ESTANKOTASUNA

Badauzkagu askotariko material eta neurritako juntura torikoak. Juntura kapsulatuak eta bulkanizatuak. Denetariko juntura torikoak askotariko konfigurazio eta materialetan.

ESTANKOTASUN ESTATIKOA

ESTANKOTASUNA

Dinamikan ere baliagarriak diren X erako sekziodun junturak; sekzio zirkularreko hari edo kordoia; presio altuetan pistoi eta zurtoinen estankotasunean elementu laguntzaile gisa erabiltzen diren bermakuntza uztaiak; farmazia eta elikagai industrian erabiltzeko juntura aseptikoak; juntura metalikoak eta espirometalikoak, juntura puzgarriak.

INDUSTRIARAKO ETA AUTOMOBILGINTZARAKO IXTE ERAZTUNAK

ESTANKOTASUNA

Estankotasun dinamikorako ixte eraztunak, behe presioko eta presio ertaineko aplikazioetan eta abiadura ertainean/handian. Lan baliabide ohikoenak lubrifikatzaileak dira, hala nola olioa eta koipe teknikoak. DIN 3760aren araberako ixte eraztunak. Diseinu eta material asko eta askotarikoak.

ARDATZ BIRAKARIETARAKO ELEMENTUAK

ESTANKOTASUNA

Errodamenduak babesteko labirintoak. V-ring eraztunak, ekipamendua zikinkeriatik nahiz zipriztinetatik babesteko. Altzairu herdoilgaitzezko zorroak, ixte eraztunaren ezpainaren eta lan ardatzaren arteko ukipen gunea babesteko.

JUNTURAK, ARRASPAK, PAKETADURAK ETA HIDRAULIKARAKO NAHIZ PNEUMATIKARAKO GIDARIAK

ESTANKOTASUNA

Askotariko profil eta materialez egindako junturak, zilindro hidrauliko eta pneumatikoetan aplikatzeko, hala nola arraspak, efektu sinple nahiz bikoitzeko lepokoak, gidariak, paketadura multzoak eta pistoi osoak.

PIEZA MOLDATUAK

ESTANKOTASUNA

Dosifikaziorako mintzak, babes hauspo moldatuak edo neurrira eginak, hutseko bentosak. Denetariko material eta formatako profilak. Diseinu espezifikoen arabera moldatuak eta estrusionatuak.

ESTANKOTASUN PRODUKTUAK NEURTU EDO INSTALATZEKO TRESNAK

ESTANKOTASUNA

Estankotasun junturak muntatu eta desmuntatzeko soluzio espezifikoak. Estankotasun produktuak neurtzeko elementuak.

ESTANKOTASUN JUNTUREN PRODUKZIO PROPIOA

ESTANKOTASUNA

Elastomero eta plastiko teknikoz mekanizatutako junturak, hala nola ixte eraztunak, zilindroetarako gidari eta junturak, juntura torikoak eta aplikazio estatikoetarako beste diseinu batzuk. Zuntz sintetikozko material, grafito, grafito indartu, elastomero eta material belakiz ebaketa bidez fabrikatutako juntura lauak.

BIBRAZIOEN ISOLAMENDUA

ESTANKOTASUNA

Euskarri zilindrikoak edo diabolo formakoak, tope zilindriko eta konikoak, makineria eta tresneriarako euskarriak, makinak nibelatzeko oinak. Diseinu bereziak.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

SOLUZIOEN DISEINUA

50 urte baino gehiagoko esperientzia daukagu estankotasunaren alorrean. Horri esker, gure bezeroekin lankidetzan jardun gaitezke aplikazio bakoitzerako egokiena den estankotasun junturaren diseinuan. Gure ingeniaritza departamentuak proiektuaren hasieratik laguntzen du junturaren definizioan; horretarako, junturaren profilari eta formari buruzko ezagutzak, materialik erresistenteena eta zure kostu beharrei eta fabrikazio epeei ondoen egokitzen zaien produkzio sistema eskaintzen ditugu. Garatzen eta fabrikatzen ditugun junturen artean, batzuk aplikazio estatikoetarako dira –juntura torikoak, brida junturak, kaxak ixteko juntura lauak–, eta beste batzuk aplikazio dinamikoetarako –koipea darabilten ixte eraztunak, marruskadura baxuko ixte eraztunak, zilindro hidraulikoetarako junturak, estrusioaren kontrako uztaiak eta gidariak–. 

FABRIKAZIO PERTSONALIZATUA

Aplikazio batzuetan ezin da estankotasun juntura estandarrik erabili, izan eraikuntza kontuengatik, izan lan baldintzengatik edo izan arrazoi biongatik. Juntura egokia eduki dezazun, erabilera askoko produkzio sistemak garatu ditugu. Sistema horien bidez, juntura profil estandarrak fabrika ditzakegu, eta aplikazio berezietarako bakarrak diren diseinuak egin, material gama zabal batekin konbinatuta. Mekanizazio eta ebaketa prozesuen bidez, estankotasun junturak fabrikatzen ditugu, material elastikoen, plastiko teknikoen eta zuntz konposatuen gama zabal batean. Elikagai, farmazia, edari, bioteknologia eta gasaren industriarako material egiaztatuak dauzkagu. Horien aplikazioa aztertzen dugu. Zure beharretarako junturarik egokiena diseinatzen eta fabrikatzen dugu. 

PRESTAKUNTZA

Prestakuntza eta gure produktuen ezagutza funtsezko elementuak dira gure enpresan: ingeniari talde aditu baten bidez prestatzen ditugu gure lantaldeak. Aldi berean, unibertsitate eta lanbide eskolekin lankidetzan dihardugu, estankotasun sistemen eta produktuen erabilera zuzenaren inguruko ezagutza hedatuz. Gainera, beren negozio prozesuei egokitutako prestakuntzak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut