productos mantenimiento

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Mantentze lanetako GMP (General Maintenance Products) produktu familian, zure mantentze edota produkzio lanak eraginkorrago, erosoago eta azkarrago egiteko behar dituzun produktu eta zerbitzuen zorro zabal bat aurkituko duzu.

Ondoren, gure produktu multzo nagusiak aurkituko dituzu. Zure beharrei erantzuten ez badiete, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko, eta laguntzen saiatuko gara.

TRESNAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Era guztietako eskuzko tresnak, tresna elektrikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, etab. Tailerreko ekipamendua, hala nola armairuak, tresna orgak eta ekipamendu jasotzaileak.

URRATZAILEAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Metalak mekanizatu eta gainazal akaberak egiteko produktuak: fresak, ebaketa diskoak, bandak, xafla urratzaileak, etab.

ESTUTZE KONTROLATUA DAUKATEN MUNTAKETA SISTEMAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Torlojuz loturiko muntaketa prozesuetarako ekipamenduak, aplikatutako biraketa momentua kontrolatuta. Eskuzko tresnak, tresna pneumatikoak, elektronikoak zein hidraulikoak, 0,05 Nm eta 50.000 Nm bitarteko biraketa momentuak bermatzeko. Trazabilitatea bermatzeko soluzioak eskuragarri.

PNEUMATIKA

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Instalazio pneumatikoetarako osagaiak, hala instalazio finkoaren elementuak (errakoreak, hodiak, iragazkiak, erregulagailuak, etab.) nola kontrol eta jardute elementuak (elektrobalbulak, eragingailuak, benturiak, etab.).

ARRISKUEN ETA ISURIEN PREBENTZIOA

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Lanpostuan segurtasuna bermatzeko artikuluak; baita isuriak prebenitzeko kontsumigarri eta ekipamenduak ere (kubetoak, suaren kontrako armairuak, xurgatzaileak, etab.).

NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Babes eta segurtasun pertsonaleko elementuak, bai babes arropa eta oinetakoak (kaskoak, betaurrekoak, belarri babesgailuak, eskularruak, etab. barne) bai prebentzio elementuak (segurtasun arnesak, erorikoen kontrako sistemak, arnasa hartzeko maskarak, etab.).

ITSASGARRIAK ETA PRODUKTU KIMIKOAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Itsaste, zigilatze, garbiketa, babes, gainazalen berreraikitze eta bestelako operazioetarako produktuen gama osoa.

LUBRIFIKAZIOA

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Makinak koipeztatu eta lubrifikatzeko produktuak: koipeak, lubrifikatzaileak, oreak, olioak (ontziratu gabe, spray bidez eta aplikagailuarekin), eta horiek dosifikatzeko ekipamenduak.

MUNTAKETA, DESMUNTAKETA ETA MONITORIZAZIO EKIPAMENDUAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Ekipamendu hauek baliagarriak dira errodamenduak, engranajeak, etab. (mekanikoak, beroketa bidezkoak, hidraulikoak…) muntatu eta desmuntatzeko; baita horien funtzionamendua diagnostikatu eta monitorizatzeko ere (ardatz, kate eta poleen lerrokagailuak, bibrazioen, tenperaturaren eta ihesen analizagailuak...).

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

EKIPAMENDUEN ALOKAIRUA

Tresna eta ekipamendu batzuk lagungarriak dira mantentze lanak egiteko eta egindako lanen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko, baina kostu handikoak direnez gero eta noizean behin baino ez direnez erabiltzen, enpresa askok ez dute behar den inbertsioa egiten tresna eta ekipamendu horiek erosteko. Holako kasuetan, gure alokairu zerbitzuak tresna eta ekipamendurik onenak eskainiko dizkizu, eta erabilpen denbora baino ez duzu ordainduko. Nahi izanez gero, erabilgarri ditugun tresna, makina eta ekipamenduen parkea kontsulta dezakezu, eta ekipamendurik onenak inbertsiorik egin gabe erabiltzeko aukeraz gozatu. 

INBENTARIOEN KUDEAKETA (IMS)

Gure zorroan jasotzen ditugun soluzioek lagunduko dizute produkzioko eta mantentze lanetako zure kontsumigarriak kudeatzen, C klaseko artikuluak kudeatzen, eta, azken finean, beren erosketa balio unitarioaren aldean kudeatze kostu oso handia duten produktuak kudeatzen. EPIDOR Technical Distributionen esperientzia luzea daukagu halako artikuluen kudeaketa kanpora ateratzen; izan ere, horrela, administrazio lana nabarmen murrizten da, kontsumoen gaineko kontrola handitu, eta horien erabilgarritasuna hobetu; hori guztia, trazabilitate handiko kudeaketan daukagun gaitasun operatiboari esker, hala produktuan nola zerbitzuan bertan. 

LUBRIFIKAZIOAREN OPTIMIZAZIOA

Produkzio industrialeko lerroetan lubrifikazio egokia egotea funtsezkoa da ustekabeko geldialdiak ekiditeko eta ekipamenduen kontsumoa murrizteko. Sarri, arazoen analisia, diseinua, plangintza eta lubrifikazio errutina zuzenaren aplikazioa zeregin konplexua izaten da, espezializatuta egon ezean. Utzi egizu gure eskuetan zeregin hori eta konpondu arazoa erraz eta eraginkorki. 

LUBRIFIKAZIO PROIEKTUAK

Lubrifikazio automatikoko edo erdiautomatikoko sistemen diseinua eta muntaketa. Ziurta ezazu koipeztatze guneak automatikoki lubrifikatzen direla, eta murriztu itzazu mantentze lanak. Soluzio hauek bereziki interesgarriak dira gune kritikoetan nahiz iristeko zailak direnetan. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]





Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut