transmision productos

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Potentzia transmisioa eta mugimenduaren kontrola funtsezko premiak dira, oro har, industriaren produkzio prozesu guztietan. Espezialitate alor zabal honetan, produktu mekanikoen multzo handi bat sartzen da; produktu elektronikoak ere egunean baino egunean gehiago dira.

EPIDOR Technical Distributionen merkatuko marka lider nagusiak dauzkagu produktu horietako bakoitzean; horri esker, zure beharrei arazorik gabe erantzun diezaiekegu.

Eskueran duzun soluzioen gamarik handienaren bidez aurkeztuko dizugu Potentziaren Transmisioa eta Mugimendu Kontrola deritzon espezializazioa.

ERRODAMENDUAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Kalitate handiko produktu lehiakorrak baliatuz, soluzio gamarik handiena. Jatorria %100ean bermatzen dugu; ingeniaritza departamentu propioa; errodamenduak berregokitzen ditugu: lehen serie estandarrak, neurrira egindakoak nahiz dimentsio handikoak eskuragarri.

KOJINETEAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Hornitzaile bakar baten bidez, soluziorik onena eskuratzeko aholkularitza jasoko duzu hainbat kojinete motari dagokienez; horien artean: filamentu jarraituzkoak, polimero solidozkoak, metal polimerozkoak, sinterizatuak, bimetalikoak, plastiko teknikozkoak, bereziak, euskarri autolerrokatzailedunak, etab.

ERROTULAK ETA ARTIKULAZIO BURUAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Soluzio segurua artikulazio buruetan, artikulazio angeluarrak, %100 herdoilgaitzak, karga handikoak, babes estalkidunak, giro agresiboetarako, urkiladunak edo errodamendudunak, zilindro hidraulikoetarako, errotula erradialak eta axialak, euskarriak.

MUGIMENDU LINEALA

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Gamarik onena eta handiena: ardatz herdoilgaitzak, nerbiodunak, doitasunezkoak, miniaturazkoak, gidari kurbatuak, gidaridunak eta teleskopikoak, karga handikoak, integrazio elementuak arrabol gurutzatuko errodamendu edo mahai linealekin, doitasunezko miniatura torlojuak, ijeztuak, arteztuak eta hari trapezoidalekoak.

ERAGINGAILU ETA GAS MALGUKIAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Neurrira egindako esklusibotasuna: miniaturazko edo XXL tamainako gas malguki kargagarriak, blokeagarriak, herdoilgaitzak edo aluminiozkoak, klik sistema txertatuarekin, elektronikoki edo hidraulikoki doitzeko moduko gas edo olio motelgailuak, txertatutako zutabe gidatuak, ponpa hidraulikoak.

KATEAK ETA PIÑOIAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Zure kasurako soluziorik onena: 6 aldiz gehiago irauten duten Synergy kateak, autolubrifikatuak, korrosioaren kontrako soluzioak, ekonomikoa errendimendu fidagarriarekin, neurrira egindakoa, garraiatzailea, herdoilgaitzezko eta plastikozko gontza duena, jasoketakoa, isila, arrastekoa araztaile eta piñoietarako, neurrira egindakoa, tratatuak, lehen serieak.

UHALAK ETA POLEAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Era guztietako soluzioak eskaintzen ditugu poleetan, uhal trapezoidaletan –mantentze lanetatik libre eta energia aurreztuz–, aniztunak, estalki estudunak, konpaktuak, erregulagailudunak, sinkronoak, hala nola Carbon Volt delakoa, silikonarik, PUrik eta abarrik gabeak...

AKOPLAMENDUAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Gamarik eta iraunkortasunik handienak: mantentze lanik gabeak, elastikoak (estalkiduna, takoduna, izar erakoa, erroduna, malgukiduna…); tortsioarekiko zurrunak (laminaduna, kateduna, engranajeduna, disko magnetikoduna…) eta mini akoplamenduak.

SEGURTASUN GAILUAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Honako hauek dauzkagu zuri eskaintzeko: errodadura bidezko biraketa momentuaren mugagailuak (esferadunak edo arraboldunak) marruskadura bidezko biraketa momentuaren mugagailuak eta gurpil libre trukagarriak anti-itzulera, overrunning edo aurrerapen aplikazioetarako.

DOIKUNTZA ELEMENTUAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Doikuntza laminek mekanizazio kostuetan aurrezten dute perdoi estuen eta diametroen aurrean; gainera, mekanizazio denbora laburtzen dute eta itxaron denborak desagerrarazi, eta oso erabilgarriak dira material ekarpena ekiditeko.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

ENERGIA AURREZPENA

Zure instalazioetan energia aurrezteko aukerak detektatuko ditugu eta zure ekipamenduen efizientzia hobetzeko proposamenak egingo dizkizugu. 

APLIKAZIO HOBEKUNTZAK

Aholku emango dizugu zure behar berezietarako soluziorik onenaren inguruan, produktu estandarretatik harago. Kontsulta egiguzu. 

ERRODAMENDUETAN AKATSAK AURREIKUSTEA

Prebentzioko mantentze eta mantentze prediktiboko programen bidez, akats mekaniko katastrofikoak desagerrarazi ditzakegu; baita mantentze kostuak murriztu, produktibitatea handitu eta kostu operatibo globalak txikitu ere. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]





Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut