ZIGILU MEKANIKOAK

Zigilu mekanikoen gama osoa eta erabilera askokoa daukagu. Zigilu mekanikoak metrikan eta hazbetetan, kartutxoetatik hasi eta etxeko ponpen zigilu bakunetaraino, askotariko jarduera sektoreetako ponpa eta irabiagailuei loturiko aplikazioak jorratzeko.
Gure katalogoetan zigilu egokia aurkitzen ez baduzu, neurrira egindako zigilu mekanikoak diseinatu eta fabrikatzeko gaitasuna daukagu.

 

KARTUTXOA

ZIGILU MEKANIKOAK

Askotariko modeloak: bikoitzak, bakunak, zatituak nahiz bereziak, bai irabiagailuetarako bai erreaktoreetarako. Modeloaren arabera, flush edota quench-erako prestaturik egon daitezke, eta API planak betetzeko modukoak izan.

PONPA ZIGILUAK, PROZESUA

ZIGILU MEKANIKOAK

Marruskadura aurpegi birakari batez, marruskadura aurpegi finko batez, juntura sekundarioez eta malgukiz osaturiko zigilu mekanikoak. Izan daitezke orekatuak eta ez-orekatuak, eta honela banatzen dira: malguki konikoko zigilu mekanikoak, hauspodunak (hauspo elastomerikoa, hauspo metalikoa edo PTFEzkoa), malguki anitzekoak eta balezta malgukidunak.

PONPA ZIGILUAK, ETXEA

ZIGILU MEKANIKOAK

Osagai itxitura mekanikoak, diseinu bakun eta merkekoak, erabilera askokoak edota aplikazio errazetarakoak. Malguki sinple bat edo hauspo elastomeriko bat, marruskadura aurpegi birakari bat eta aurpegi finko bat daukate. Juntura sekundarioetarako, material elastomerikoen gama zabal bat daukagu.

RMS ZIGILUAK

ZIGILU MEKANIKOAK

RMS zigilu mekanikoen gama bateragarria da ponpa industrialen marka ezagunenen ordezkoekin; marka horien artean: FlygtⓇ, Grundfos-SarlinⓇ, ABSⓇ, Alfa LavalⓇ, HilgeⓇ, APVⓇ, FristamⓇ, etab.

PRODUKTU LAGUNGARRIAK

ZIGILU MEKANIKOAK

Zigilu mekanikoen funtzionamendu onerako lagungarri diren elementuak: zikloi junturak, zigilu mekanikoa kaltetu dezaketen partikula eta bestelako hondakinak sisteman sartzea ekiditen dutenak; hesi fluidoa edo quench-erako fluidoak emateko deposituak; eta deposituan jartzeko eskuzko ponpak.

PAKETADURA BIHURRITUAK ETA JUNTURA BIRAKARIAK

ZIGILU MEKANIKOAK

Paketadura bihurritua, mugimendu alternatibo edo helikoidala estanko bihurtzeko; aplikazioaren arabera, material desberdinetan. Bide bakun edo bikoitzeko juntura birakariak, sifoi finko edo birakariduna, elementu birakari baten eta finko baten artean fluidoa erraz pasa dadin.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

ZIGILU MEKANIKOEN KONPONKETA

Zerbitzu honek zigilu mekanikoak konpontzen eta hobetzen ditu; horretarako, marruskadura aurpegiak saneatu edo aldatu egiten ditu, elastomeroak aldatu, altzairu mota desberdinetako pieza metalikoak (karbonoa, herdoilgaitza), aleazio bereziak (kromoa-nikela), letoia, brontzea eta beste metal batzuk mekanizatu, material plastikoak mekanizatu (PTFE, polipropilenoa), hala nola ikatza (erretxinez edo antimonioz inpregnatua), azaleko ekarpenak, etab. Zigilatze testaren bidez ziurtatzen dugu emaitza. 

INGENIARITZA ZERBITZUAK

Gure ingeniaritza departamentuak badauka baliabiderik eta gaitasunik ponpaketa eta irabiatze ekipamenduen estankotasun arazoei soluzioa emateko, aplikazioa edo lan ingurunea ezinago konplexua izanda ere. Honako hauek eskainiko dizkizugu: soluzioen diseinua 3Dko software bidez; neurrira egindako estankotasun soluzioak, eta aholkularitza eta laguntza zigilu mekanikoen nahiz kartutxoen muntaketan, konplexutasuna handia denean. 

PRESTAKUNTZA

Prestakuntza gela honetan ikastaro teoriko-praktikoak eskaintzen ditugu gure produktuei eta horien aplikazioei buruz; baita hainbat sektore industriali buruzko informazio saio espezifikoak ere, gure produktuen aplikazioari beren prozesu konkretuen bitartez jarraituz, esate baterako, ur arazketaren industrian, tomatearen kontserban eta hotz industrialeko konpresoreetan. Ikastaroak bezeroaren behar berezietara egokitu daitezke, baita bezeroaren instalazioetan bertan eman ere. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut