EKIPAMENDU MEDIKOAK

Teknologia maila handiko ekipamenduek kalitate egiaztatua eduki behar dute. Ekipamendu medikoen fabrikatzaileen hornitzaile izateak berekin dakar hornikuntzan produktu erabat bermatuak eskaintzea. Epidor Technical Distributionen, artikulu bakoitzaren trazabilitate osoari eusten diogu, hasi fabrikaziotik eta muntatzeko unera arte. Gure erantzukizunaz ohartzen gara, eta geure buruari eskakizun zorrotzenak jartzen dizkiogu etengabe, egunez egun bezeroei soluzio aurreratuak ematen segitzeko.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

INBENTARIOEN KUDEAKETA

Gure zorroan jasotzen ditugun soluzioek lagunduko dizute produkzioko eta mantentze lanetako zure kontsumigarriak kudeatzen, C klaseko artikuluak kudeatzen, eta, azken finean, beren erosketa balio unitarioaren aldean kudeatze kostu oso handia duten produktuak kudeatzen. EPIDOR Technical Distributionen esperientzia luzea daukagu halako artikuluen kudeaketa kanpora ateratzen; izan ere, horrela, administrazio lana nabarmen murrizten da, kontsumoen gaineko kontrola handitu, eta horien erabilgarritasuna hobetu; hori guztia, trazabilitate handiko kudeaketan daukagun gaitasun operatiboari esker, hala produktuan nola zerbitzuan bertan.

KOSTUAK AURREZTU

Produkzio prozesuetan kostuak aurrezteko gure proposamenek aukera ematen dute, batetik, zuzenean kontsumoetan aurrezteko (cost savings), eta, bestetik, osagaien eta instalazioen diseinuan hobekuntza azterketak egiteko, etorkizunera begirako gastuen euspenak aurrezpena dakar eta. Horretarako, aholku emango dizugu zure instalazio eta ekipamenduen analisia egiteko, zure osagai kritikoak optimizatu eta birdimentsionatzeko, eta mantentze kostuetan hobera egin eta aurrezteko. Aholkularitza hori metodologia egiaztatuen bidez egiten dugu; gainera, behar diren informazio eta reportingak eskaintzen ditugu gure hobekuntza proposamenen emaitzak ebaluatu ahal izateko. Zerbitzu horiek berekin dakarte EPIDOR Technical Distributioneko talde teknikoaren eta bezeroaren arteko komunikazio garden eta arina.

INGENIARITZA ZERBITZUAK

EPIDOR Technical Distributionen, ingeniaritza taldeekiko lankidetza betidanik izan da gure espezialitatearen faktore gakoa. Industriari laguntzeko egiten dugun jardunaren %40 lehen lantaldeei aholku ematean datza, beren produktuak hobeto diseina ditzaten. Ingeniari adituen talde bat daukagu, eta 50 urtetik gorako esperientzia hainbat proiektutan kolaboratzen eta fabrikazio nahiz produkzio baliabideen era guztietako inguruneetarako piezak diseinatzen. Piezen diseinutik hasi eta muntatutako ekipamenduetan akatsak analizatzeraino, gure esperientziari esker laguntza fidagarri eta aditua izango duzu produktuen arloan.

PRESTAKUNTZA

Gure bokazioa, berez, produktu eta zerbitzu industrialen hornitzaile izatetik harago doa. Ondo ezagutzen dugu produktua eta bere aplikazioak, eta giza talde espezializatu bat daukagu gure zerbitzuen zorro barruan prestakuntza teknikoko ikastaroak emateko; baita praktika estandarrak nahiz neurrira egindakoak emateko ere, In-Company prestakuntza jardunaldien barruan. Kontsulta egiguzu.

ALOKAIRUA

Tresna eta ekipamendu batzuk lagungarriak dira mantentze lanak egiteko eta egindako lanen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko, baina kostu handikoak direnez gero eta noizean behin baino ez direnez erabiltzen, enpresa askok ez dute behar den inbertsioa egiten tresna eta ekipamendu horiek erosteko. Holako kasuetan, gure alokairu zerbitzuak tresna eta ekipamendurik onenak eskainiko dizkizu, eta erabilpen denbora baino ez duzu ordainduko.

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut