ELIKAGAIAK ETA EDARIAK
Osasungarri jatea gure bizi kalitatea hobetzea da. Epidor Technical Distributionekook konpromisoa hartua dugu edariak eta elikagaiak fabrikatzen dituzten gure bezeroekin; gainera, ziurtagiririk zorrotzenak eskuratuz arduratzen gara gure produktu eta zerbitzuez.
Epidor Technical Ditributionen, lasaitasuna eta segurtasuna ematea dugu xede: hasi ordezko berritzaileak kudeatzeko zerbitzuetatik eta erabat detektagarriak edo %100ean toxikoak diren produktuetaraino.
Sektorearen erronka berriei erantzuteko, bezeroarekin bat eginik lan egiten dugu; hor sartzen dira, halaber, gure partner eta kolaboratzaileak, zeinekin soluzio eraginkorrak diseinatzen eta gauzatzen ditugun.
![]()
Produktuak
LOTUTAKO ZERBITZUAK
LOGISTIKA EGOKITUA
![]()
Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. ![]()
ZIGILU MEKANIKOEN ETA KARTUTXOEN KONPONKETA
![]()
KONTSUMIGARRIEN KUDEAKETA
![]()
Zure kontsumigarrien eta biraketa artikuluen hornikuntza kudeatzeko, jar ezazu konfiantza gugan. 50 urtetik gorako esperientzia daukagu osagai industrialen biltegiak kudeatzen, eta azken teknologiak aplikatzen ditugu stockak urrunetik kontrolatzeko; horri esker, kudeaketaren eraginkortasuna handitzearekin batera, haren kostua murriztuko duzu. ![]()















































