ENERGIA EOLIKOA
Urtez urte, eskaera energetikoa gora doa, eta energia eolikoa aukera sostengarririk onenetako bat da elektrizitatea sortzeko, ingurumen inpaktua txikitu egiten da eta.
Sektore eolikoak hazten segituko du berrikuntzari esker. Epidor Technical Ditributionen ohartzen gara horretaz guztiaz, eta fabrikatzailerik ezagunenekin lan egiten dugu soluzio tekniko desberdinak eta produktu aurreratuak eskainiz; baita produkzio prozesuak optimizatuz ere. Sare komertzial zabala daukagu parke eolikoen mantentze jardueretatik gertu egoteko.
Sektore industrial honi egiten diogun ekarpenari buruzko informazio gehiago behar baduzu, atsegin handiz partekatuko dugu gure esperientzia zurekin.
![]()
Zerbitzuak
LOTUTAKO ZERBITZUAK
LOGISTIKA EGOKITUA
![]()
Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. ![]()
KONTSUMIGARRIEN KUDEAKETA
![]()
Zure kontsumigarrien eta biraketa artikuluen hornikuntza kudeatzeko, jar ezazu konfiantza gugan. 50 urtetik gorako esperientzia daukagu osagai industrialen biltegiak kudeatzen, eta azken teknologiak aplikatzen ditugu stockak urrunetik kontrolatzeko; horri esker, kudeaketaren eraginkortasuna handitzearekin batera, haren kostua murriztuko duzu. ![]()















































