FARMAZIA
Gure osagaiak inportanteak dira farmazia produktuak fabrikatzeko prozesuetan, jakinik produktu horiek pazienteen osasuna eta bizi kalitatea hobetzen laguntzen dutela.
Segurtasun eta kalitate maila gorenari eusteko erantzukizuna gure gain hartzea, berez, gure bokazio barruan sartzen da. Hori dela eta, bai materialetan bai produkzio prozesuetan kontrastatuta eta egiaztatuta dauden produktuen fabrikazioan eta hornikuntzan dihardu Epidor Technical Distributionek.
Gure sare komertzial zabala prestakuntza maila handiko profesionalak osatzen dute, eta atsegin handiz partekatuko dugu zurekin gure ezagutza guztia, alegia, farmazia sektorearekin lankidetza estuan egindako ibilbide luzean oinarrituz geureganatu dugun ezagutza.
![]()
Zerbitzuak
LOTUTAKO ZERBITZUAK
LOGISTIKA EGOKITUA
![]()
Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. ![]()
ZIGILU MEKANIKOEN ETA KARTUTXOEN KONPONKETA
![]()
KONTSUMIGARRIEN KUDEAKETA
![]()
Zure kontsumigarrien eta biraketa artikuluen hornikuntza kudeatzeko, jar ezazu konfiantza gugan. 50 urtetik gorako esperientzia daukagu osagai industrialen biltegiak kudeatzen, eta azken teknologiak aplikatzen ditugu stockak urrunetik kontrolatzeko; horri esker, kudeaketaren eraginkortasuna handitzearekin batera, haren kostua murriztuko duzu. ![]()















































