IBILGAILUAK ETA OSAGAIAK

Automobil fabrikatzaileen hornitzaile homologatuak gara, eta hori ez da kasualitatea.

Lehiakortasun betean eta etengabeko eboluzioan dagoen sektore honetan, gure produktuen eta zerbitzuen proposamena berritzailea eta moldagarria da. Gure bezeroek kontrastatu eta baloratutako soluzioak dauzkagu: RFiD sistema bidezko tresna kontroletik hasi eta Stockaren Birjarpen Automatikoko Sistemetaraino (SRS), tartean inbentarioaren kudeaketa adimendunetik (IMS) eta produkzio nahiz muntaketa prozesuak sinplifikatzeko osagaien kiten osaketatik igaroz.

Produktibitatea handitzeko gure zerbitzuen gama xehekiago ezagutu nahi baduzu, atsegin handiz partekatuko dugu zurekin gure esperientzia.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

GILTZA DINAMOMETRIKOEN KONPONKETA

Biraketa momentua kontrolatzeko ekipamenduak mantendu, konpondu, kalibratu edota berregiaztatu; horien artean, giltza dinamometrikoak, bihurkin elektronikoak, biderkatzaile hidraulikoak, etab. 

TRESNEN KONTROLA RFiD BIDEZ

RFiD teknologian oinarritutako soluzioak zenbait artikulu kontrolatzeko, hala nola tresnak, balio handiko ekipamenduak, etab. Erabilera, galera eta ahaztutakoak kontrolatzeko aukera ematen du, eta, gainera, ziurta daiteke artikuluak ez direla leku kritikoetan utzi (makinak, mekanismoak zein leku arriskutsuak, FOD/FME eremuak). 

LOGISTIKA EGOKITUA

Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. 

SRS KANBAN SISTEMAK

SRS, berez, Stock Rentabilidad y Servicio hitzen siglak dira; hau da, gure adierazgarri nagusia C motako produktuen kudeaketarako Kanban motako soluzioen proposamenean. Holako produktuetan, kostuen borroka irabazteko bidea kudeaketan murriztea da. 10 urtetik gorako esperientzia daukagu soluzioak ezartzen; horri esker, kubeta bikoitzeko “Two Bin Bin Kanban" deritzon sistema garatu dugu, zeinaren bitartez produktua plantan beti erabilgarri egotea bermatzen baitugu. Gu arduratzen gara prozesu guztiaz: hornikuntza, birjarpena, entrega eta ezarpena, beti ere zure beharretara egokituz. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut