MAKINA ERREMINTA
Benetako espezialistek baino ez diote lehiakortasunari ekarpena egiten.
Duela 50 urte baino gehiago gure enpresaren historia hasi zenetik, lankidetza bizian dihardugu makina erremintaren sektorearekin. Sormenaren eta espezializazioaren bidez partekatzen eta gainditzen ditugu deslokalizazioaren erronkak. Makineria oso teknifikaturik dagoenez gero, kalitate handiko osagaiak behar dira, eta horixe da, hain zuzen, Epidor Technical Distributionen bokazio utziezina.
Aholkularitza teknikoko gure lantalde sendoari esker, bezeroari garapen berrietan laguntzen diogu, iraunkortasunean eta doitasunean funtsezko hobekuntzak lortzeko.
![]()
Zerbitzuak
LOTUTAKO ZERBITZUAK
KANBAN SISTEMAK
![]()
SRS, berez, Stock Rentabilidad y Servicio hitzen siglak dira; hau da, gure adierazgarri nagusia C motako produktuen kudeaketarako Kanban motako soluzioen proposamenean. Holako produktuetan, kostuen borroka irabazteko bidea kudeaketan murriztea da. 10 urtetik gorako esperientzia daukagu soluzioak ezartzen; horri esker, kubeta bikoitzeko “Two Bin Bin Kanban" deritzon sistema garatu dugu, zeinaren bitartez produktua plantan beti erabilgarri egotea bermatzen baitugu. Gu arduratzen gara prozesu guztiaz: hornikuntza, birjarpena, entrega eta ezarpena, beti ere zure beharretara egokituz. ![]()
LOGISTIKA EGOKITUA
![]()
Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. ![]()















































