ONTZIRATZEA ETA ENBALATZEA

Zergatik aukeratu Epidor Technical Distributionen produktu eta zerbitzuak?

50 urte baino gehiago daramagu ontziratze eta enbalatze sektoreei balioa eransten, eta etengabe ari gara berritzen. Sistema digital aurreratuak darabiltzagu, etengabeko komunikazioan, stocka denbora errealean eta bezeroaren biltegian kontrolatzeko.

Ontziratze eta enbalatze makinak egiteko eta konpontzeko behar diren artikuluen hornikuntza egiteaz gain, zurekin koordinatuko gara gure operazio egitura indartsuak prozesuak sinplifika ditzan, barne kostuetan aurrezte aldera.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

KANBAN SISTEMAK

SRS, berez, Stock Rentabilidad y Servicio hitzen siglak dira; hau da, gure adierazgarri nagusia C motako produktuen kudeaketarako Kanban motako soluzioen proposamenean. Holako produktuetan, kostuen borroka irabazteko bidea kudeaketan murriztea da. 10 urtetik gorako esperientzia daukagu soluzioak ezartzen; horri esker, kubeta bikoitzeko “Two Bin Bin Kanban" deritzon sistema garatu dugu, zeinaren bitartez produktua plantan beti erabilgarri egotea bermatzen baitugu. Gu arduratzen gara prozesu guztiaz: hornikuntza, birjarpena, entrega eta ezarpena, beti ere zure beharretara egokituz. 

LOGISTIKA EGOKITUA

Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut