PETROLIOA ETA GASA
Industria petrokimikoa da ekonomiaren oinarrietako bat. Epidor Technical Distributionekook petrolio konpainia, gas konpainia eta enpresa kimiko nagusien hornitzaileak gara, izan ere, osagaien hornikuntzan ari gara lanean hasi ginenetik, hau da, duela 50 urte baino gehiagotik hona.
Gainera, beste sektore deribatu batzuetan ere badihardugu, hala nola materia sintetikoen fabrikatzaileen sektorean, kautxuaren industrian eta ontziratze eta enbalatze industrian, gure bezeroei makina eta ekipamendu berriak garatzen lagunduz eta, adituak garen aldetik, dauzkagun ezagutzak eskainiz, esaterako, estankotasunaren eta potentzia transmisioaren arloetan.
![]()
Zerbitzuak
LOTUTAKO ZERBITZUAK
LOGISTIKA EGOKITUA
![]()
Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. ![]()
ZIGILU MEKANIKOEN ETA KARTUTXOEN KONPONKETA
![]()
LUBRIFIKAZIO PROIEKTUAK
![]()
Produkzio industrialeko lerroetan lubrifikazio egokia egotea funtsezkoa da ustekabeko geldialdiak ekiditeko eta ekipamenduen kontsumoa murrizteko. Sarri, arazoen analisia, diseinua, plangintza eta lubrifikazio errutina zuzenaren aplikazioa zeregin konplexua izaten da, espezializatuta egon ezean. Utzi egizu gure eskuetan zeregin hori eta konpondu arazoa erraz eta eraginkorki. ![]()















































