TRENA

Tren sektorea etengabe ari da hazten gure herrialdean. Eboluzio horren bidez, erreferente estrategiko industriala bihurtu da munduan.

Eta Epidor Technical Distributionen negozio bolumenak gora egiten du urtez urte, sektoreko konpainiarik zorrotzenentzako preferred suppliers bihurtu garela eta.

Gure gakoa sinplea da: bezero esanguratsuetan zentratuz lan egiten dugu, eskakizun berriei erantzun ahal izateko. Gure partner eta kolaboratzaileen laguntza daukagu. Soluzio eraginkorrak diseinatzen eta gauzatzen ditugu.

Informazio gehiago behar duzu? Zure esanetara gaude.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

KANBAN SISTEMAK

SRS, berez, Stock Rentabilidad y Servicio hitzen siglak dira; hau da, gure adierazgarri nagusia C motako produktuen kudeaketarako Kanban motako soluzioen proposamenean. Holako produktuetan, kostuen borroka irabazteko bidea kudeaketan murriztea da. 10 urtetik gorako esperientzia daukagu soluzioak ezartzen; horri esker, kubeta bikoitzeko “Two Bin Bin Kanban" deritzon sistema garatu dugu, zeinaren bitartez produktua plantan beti erabilgarri egotea bermatzen baitugu. Gu arduratzen gara prozesu guztiaz: hornikuntza, birjarpena, entrega eta ezarpena, beti ere zure beharretara egokituz. 

LOGISTIKA EGOKITUA

Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. 

TRESNEN KONTROLA RFiD BIDEZ

RFiD teknologian oinarritutako soluzioak zenbait artikulu kontrolatzeko, hala nola tresnak, balio handiko ekipamenduak, etab. Erabilera, galera eta ahaztutakoak kontrolatzeko aukera ematen du, eta, gainera, ziurta daiteke artikuluak ez direla leku kritikoetan utzi (makinak, mekanismoak zein leku arriskutsuak, FOD/FME eremuak). 

MUNTAKETA ETA DESMUNTAKETA EKIPAMENDUAK

Errodamenduak, engranajeak, etab. muntatu eta desmuntatzeko ekipamenduak egunka alokatzen dira. Baliabide mekanikoak, hidraulikoak eta beroketa bidezkoak (indukzioa) eskuragarri. 

MONITORIZAZIOA ETA DIAGNOSTIKOA

Makinen funtzionamendua monitorizatu eta diagnostikatzeko ekipamenduak zure esku: ardatz, polea eta uhalen lerrokagailuak, ganbera termografikoak, bibrazioen analizagailuak, korronte ihesen detektagailuak, etab. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut