URAREN TRATAMENDUA

Gatzgabetzeko plantetatik hasi, ura edangarri bihurtzeko plantekin segi, eta arazketa estazioetaraino, Epidor Technical Distributionekook bertatik bertara jarraitzen dugu uraren zikloa.

Gaian adituak izaki, gure esperientzia bezeroekin partekatzen dugu, hala ponpa fabrikatzaile eta konpontzaileekin nola Hondakin Uren Araztegietako mantentze taldeekin. Produktu gama zabala daukagu, espezifikoki zigilu mekanikoen, errodamenduen eta estankotasun junturen alorretan. Horri esker, entrega bakarrean ematen ditugu konponketa bakarrean aldatu beharreko pieza guztiak.

Sinpletasuna eta azkartasuna: gure zerbitzuaren ezaugarri nagusia da. Ponparen marka eta modeloa jakinda bakarrik, ordu batzuen buruan konponketa kit osoa eskuetan izango duzu.

Zerbitzuak

LOTUTAKO ZERBITZUAK

ZIGILU MEKANIKOEN ETA KARTUTXOEN KONPONKETA

Zigilu mekaniko, kartutxo eta irabiagailuak konpondu, berreskuratu eta hobetzen ditugu. Hona hemen egiten ditugun lan batzuk: marruskadura aurpegien eta elastomeroen saneamendu eta aldaketa; pieza metalikoen mekanizazioa; gainazaleko tratamenduen ekarpena; zigilatze testa, etab. 

MUNTAKETA ETA DESMUNTAKETA EKIPAMENDUAK

Ekipamendu hauek egunka alokatzen dira, eta errodamenduak, engranajeak, etab. muntatu eta desmuntatzeko dira baliagarriak. Baliabide mekanikoak, hidraulikoak eta beroketa bidezkoak (indukzioa) eskuragarri. 

LOGISTIKA EGOKITUA

Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain ditzakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude. 

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut