ALOKAIRUA
Tresna eta ekipamendu batzuk lagungarriak dira mantentze lanak egiteko eta egindako lanen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko, baina kostu handikoak direnez gero eta noizean behin baino ez direnez erabiltzen, enpresa askok ez dute behar den inbertsioa egiten tresna eta ekipamendu horiek erosteko.
Holako kasuetan, gure alokairu zerbitzuak tresna eta ekipamendurik onenak eskainiko dizkizu, eta erabilpen denbora baino ez duzu ordainduko.
Nahi izanez gero, erabilgarri ditugun tresna, makina eta ekipamenduen parkea kontsulta dezakezu, eta ekipamendurik onenak inbertsiorik egin gabe erabiltzeko aukeraz gozatu.
TRESNEN ALOKAIRUA 
Kostu handiko tresnak egunka alokatzen dira, hala nola biraketa momentu altuko eskuzko giltza dinamometrikoak (20 eta 800 Nm bitartean), biraketa momentuaren biderkatzaileak (pneumatikoa, hidraulikoa edo elektrikoa), biraketa momentua kontrolatzeko erreminta elektronikoa, etab.
MUNTAKETA ETA DESMUNTAKETA EKIPAMENDUEN ALOKAIRUA 
Errodamenduak, engranajeak, etab. muntatu eta desmuntatzeko ekipamenduak egunka alokatzen dira. Baliabide mekanikoak, hidraulikoak eta beroketa bidezkoak (indukzioa) eskuragarri.
MONITORIZAZIO ETA DIAGNOSI EKIPAMENDUEN ALOKAIRUA 
Makinen funtzionamendua monitorizatu eta diagnostikatzeko ekipamenduak zure esku: ardatz, polea eta uhalen lerrokagailuak, ganbera termografikoak, bibrazioen analizagailuak, korronte ihesen detektagailuak, etab.
![]()
Produktuak
ZERBITZUAREKIN LOTUTAKO PRODUKTUAK

TRESNAK
MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK
Era guztietako eskuzko tresnak, tresna elektrikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, etab. Tailerreko ekipamendua, hala nola armairuak, tresna orgak eta ekipamendu jasotzaileak.

ESTUTZE KONTROLATUA DAUKAN MUNTAKETA SISTEMA
MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK
Torlojuz loturiko muntaketa prozesuetarako ekipamenduak, aplikatutako biraketa momentua kontrolatuta. Eskuzko tresnak, tresna pneumatikoak, elektronikoak zein hidraulikoak, 0,05 Nm eta 50.000 Nm bitarteko biraketa momentuak bermatzeko. Trazabilitatea bermatzeko soluzioak eskuragarri.

MUNTAKETA, DESMUNTAKETA ETA MONITORIZAZIO EKIPAMENDUAK
MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK
Ekipamendu hauek baliagarriak dira errodamenduak, engranajeak, etab. (mekanikoak, beroketa bidezkoak, hidraulikoak…) muntatu eta desmuntatzeko; baita horien funtzionamendua diagnostikatu eta monitorizatzeko ere (ardatz, kate eta poleen lerrokagailuak, bibrazioen, tenperaturaren eta ihesen analizagailuak...).















































