INBENTARIOEN KUDEAKETA (IMS)

Gure zorroan jasotzen ditugun soluzioek lagunduko dizute produkzioko eta mantentze lanetako zure kontsumigarriak kudeatzen, C klaseko artikuluak kudeatzen, eta, azken finean, beren erosketa balio unitarioaren aldean kudeatze kostu oso handia duten produktuak kudeatzen.

EPIDOR Technical Distributionen esperientzia luzea daukagu halako artikuluen kudeaketa kanpora ateratzen; izan ere, horrela, administrazio lana nabarmen murrizten da, kontsumoen gaineko kontrola handitu, eta horien erabilgarritasuna hobetu; hori guztia, trazabilitate handiko kudeaketan daukagun gaitasun operatiboari esker, hala produktuan nola zerbitzuan bertan.

KONTSUMIGARRIEN KUDEAKETA

Zure kontsumigarrien eta biraketa artikuluen hornikuntza kudeatzeko, jar ezazu konfiantza gugan. 50 urtetik gorako esperientzia daukagu osagai industrialen biltegiak kudeatzen, eta azken teknologiak aplikatzen ditugu stockak urrunetik kontrolatzeko; horri esker, kudeaketaren eraginkortasuna handitzearekin batera, haren kostua murriztuko duzu.

NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUEN ERABILERAREN KONTROLA

Plantan vending makinen ekipamenduak instalatzen dira produkzioko langileek norbera babesteko ekipamenduak erabil eta kontsumi ditzaten. Hola, kontsumoen banakako kontrolari esker, gastuak murrizten dira. Era berean, laneko arriskuen prebentzio arloak aukera dauka babes elementuon erabilera egokia produkzio prozesuan monitorizatzeko.

ARTIKULUEN KONTROLA RFiD BIDEZ

RFiD teknologian oinarritutako soluzioak zenbait artikulu kontrolatzeko, hala nola tresnak, balio handiko ekipamenduak, etab. Erabilera, galera eta ahaztutakoak kontrolatzeko aukera ematen du, eta, gainera, ziurta daiteke artikuluak ez direla leku kritikoetan utzi (makinak, mekanismoak zein leku arriskutsuak, FOD/FME eremuak).

INCOMPANY

50 urte daramagu milaka erreferentzia gordetzen duten biltegiak kudeatzen; horri esker, prozesu logistiko honi buruzko know-how handia geureganatu dugu. Nahi duzu gure laguntza izatea kontsumigarrien eta MRO artikuluen zure biltegia antolatu eta mantentzeko? Zure instalazioetara joango gara gure “InCompany” adituekin, eta proposamen onena egingo dizugu.

SRS KANBAN SYSTEM

SRS, berez, Stock Rentabilidad y Servicio hitzen siglak dira; hau da, gure adierazgarri nagusia C motako produktuen kudeaketarako Kanban motako soluzioen proposamenean.

Halako produktuetan, kostuen borroka irabazteko bidea kudeaketan murriztea da. 10 urtetik gorako esperientzia daukagu soluzioak ezartzen; horri esker, kubeta bikoitzeko “Two Bin Bin Kanban” deritzon sistema garatu dugu, zeinaren bitartez produktua plantan beti erabilgarri egotea bermatzen baitugu. Gu arduratzen gara prozesu guztiaz: hornikuntza, birjarpena, entrega eta ezarpena, beti ere zure beharretara egokituz.

LOGISTIKA EGOKITUA (KITAK)

Gure baliabide logistiko espezializatuei esker, kiten (produktu multzoak) sorkuntza eta muntaketa eskain dezakegu, muntaketa lerroetan nahiz merkatuko birjarpen eta ordezko pieza zerbitzuetan erabilera eta kontsumoa errazteko. Era berean, baditugu ontziak eta etiketak pertsonalizatzeko behar diren gaitasun teknikoak. Zerbitzua pertsonalizatzeko edozein kontsultari irekita gaude.

Produktuak

ZERBITZUAREKIN LOTUTAKO PRODUKTUAK

FINKAGAILUAK

MOUNTING HARDWARE

Gure produktu estandarren gama zabalean, ISO-EN-DIN-ANSI-ASTM-BS-NF arauak betetzen ditugu hainbat materialetan: altzairu, altzairu herdoilgaitz, letoi, kobre, aluminio, titanio, plastiko eta 4.8-6.8, 8.8, 10.9, 12.9, A2, A4, Bumax eta abarretan.

NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Babes eta segurtasun pertsonaleko elementuak, bai babes arropa eta oinetakoak (kaskoak, betaurrekoak, belarri babesgailuak, eskularruak, etab. barne) bai prebentzio elementuak (segurtasun arnesak, erorikoen kontrako sistemak, arnasa hartzeko maskarak, etab.).

TRESNAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Era guztietako eskuzko tresnak, tresna elektrikoak, pneumatikoak, hidraulikoak, etab. Tailerreko ekipamendua, hala nola armairuak, tresna orgak eta ekipamendu jasotzaileak.

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]





Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut