INGENIARITZA ZERBITZUAK

EPIDOR Technical Distributionen, ingeniaritza taldeekiko lankidetza betidanik izan da gure espezialitatearen faktore gakoa. Industriari laguntzeko egiten dugun jardunaren %40 lehen lantaldeei aholku ematean datza, beren produktuak hobeto diseina ditzaten.

Ingeniari adituen talde bat daukagu, eta 50 urtetik gorako esperientzia hainbat proiektutan kolaboratzen eta fabrikazio nahiz produkzio baliabideen era guztietako inguruneetarako piezak diseinatzen.

Piezen diseinutik hasi eta muntatutako ekipamenduetan akatsak analizatzeraino, gure esperientziari esker laguntza fidagarri eta aditua izango duzu produktuen arloan.

Produktuen eta zerbitzuen gure espezialitate arloekin lotutako edozein premia edukiz gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

LUBRIFIKAZIO PROIEKTUAK

Lubrifikazio automatikoko edo erdiautomatikoko sistemen diseinua eta muntaketa. Ziurta ezazu koipeztatze guneak automatikoki lubrifikatzen direla, eta murriztu itzazu mantentze lanak. Soluzio hauek bereziki interesgarriak dira gune kritikoetan nahiz iristeko zailak direnetan.

FABRIKAZIO PERTSONALIZATUA

Aplikazio asko eta askotan ezin da osagai estandarrik erabili, izan eraikuntza kontuengatik, izan lan baldintzengatik edo izan arrazoi biongatik. Guk produktu eta soluzio egokia edukitzen lagunduko dizugu; horretarako, eskaintzen ditugun aukeren artean badaude fabrikazio propiorako aukerak eta hirugarrenekin lankidetzan eta gure gainbegiratze teknikoaren pean gauzatzen direnak. Holako kasuetan, gure ingeniaritza arloak proiektuaren hasieratik soluzioa zehazten kolaboratzen du, gure ezagutza horretan jarriz, produkzio sistema zure kostu beharrei eta fabrikazio epeei ondoen egokitzen zaiena izango dela bermatzeko.

SOLUZIOEN DISEINUA

Zure ingeniaritza arlora egindako bisitaldiarekin hasten da dena. Ondo ezagutzen ditugu gure produktuak, eta esperientzia luzea daukagu eskakizun zorrotzeko inguruneetan eta era guztietako inguruneetan produktuok aplikatzen. Piezen diseinu eta fabrikazioko espezialistez gainera, zure neurrira egindako soluzioak eskaintzeko behar diren gaitasunak eta diseinu tresnak ere badauzkagu.

AKATSEN ANALISIA

Produktu gama baten ezagutza espezialistari loturiko aspektu zorrotzenetako bat zera jakitea da: aplikazio batean akatsak identifikatzea; ekipamenduetatik desmuntatzen diren piezetan akats horiek daukaten inpaktuaren zer-nolak, eta horren arrazoiak zehazteko behar den esperientzia edukitzea eta hobekuntza egokiak diseinatu eta proposatu ahal izatea, hala piezaren diseinuan nola erabili beharreko materialetan, akatsok ez daitezen errepikatu etorkizuneko aplikazioetan.

Produktuak

ZERBITZUAREKIN LOTUTAKO PRODUKTUAK

ESTANKOTASUNA

ESTANKOTASUNA

Juntura torikoek, ixte eraztunek, hidraulika eta pneumatikarako junturek, pieza moldatuek, juntura lauek eta neurrira egindako edozein estankotasun soluziok osatzen dute, 40.000 artikulu baino gehiagorekin, gure eskaintza.

ZIGILU MEKANIKOAK

ZIGILU MEKANIKOAK

Zigilu mekanikoak metrikan eta hazbetetan, kartutxoetatik hasi eta etxeko ponpen zigilu bakunetaraino, askotariko jarduera sektoreetako ponpa eta irabiagailuei loturiko aplikazioak jorratzeko.

ERRODAMENDUAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Kalitate handiko produktu lehiakorrak baliatuz, soluzio gamarik handiena. Jatorria %100ean bermatzen dugu; ingeniaritza departamentu propioa; errodamenduak berregokitzen ditugu: lehen serie estandarrak, neurrira egindakoak nahiz dimentsio handikoak eskuragarri.

KATEAK ETA PIÑOIAK

POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Zure kasurako soluziorik onena: iraunkortasun luzea, autolubrifikazioa, korrosioari aurre egiteko soluzioak, soluzio ekonomikoa errendimendu fidagarriarekin, neurrira egindakoa, garraiatzailea, gontz bidezkoa, jasoketakoa, isila, arrastekoa araztaile eta piñoietarako.

NORBERA BABESTEKO EKIPAMENDUAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Babes eta segurtasun pertsonaleko elementuak, bai babes arropa eta oinetakoak (kaskoak, betaurrekoak, belarri babesgailuak, eskularruak, etab. barne) bai prebentzio elementuak (segurtasun arnesak, erorikoen kontrako sistemak, arnasa hartzeko maskarak, etab.).

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut