
KONPONDU ETA BERREGOKITU
Osagai bat konpondu edota berregokitzeko gaitasuna eskaintzen dizugu, birjarpen balioak hala egitea justifikatzen duenean. Horretarako, batetik, geure baliabideak dauzkagu; bestetik, gure kalitate sistemak egiaztatutako partnerren lankidetzan oinarritutakoak.
Hasi zigilu mekaniko eta kartutxoetatik, eta errodamendu eta giltza dinamometrikoekin buka; bezeroei ematen diegun laguntzari esker, mantentze kostuak optimizatu egiten dira, eta produktuak beharrik gabe birjartzea ekiditen da.
ERRODAMENDUEN KONPONKETA 
Aurreztu ezazu %45eraino tamaina handiko errodamendu bat aldatzean. Ez bota; guk teknikari bat bidaliko dizugu, zer bideragarritasun eta zer kotizazio duen ebaluatzeko.
ZIGILUEN ETA KARTUTXOEN KONPONKETA 
Zigilu mekaniko, kartutxo eta irabiagailuak konpondu, berreskuratu eta hobetzen ditugu. Hona hemen egiten ditugun lan batzuk: marruskadura aurpegien eta elastomeroen saneamendu eta aldaketa; pieza metalikoen mekanizazioa; gainazaleko tratamenduen ekarpena; zigilatze testa, etab.
PONPEN ETA IRABIAGAILUEN KONPONKETA 
Kaltetutako elementuak aldatu, ardatzak eta hutsuneak berreskuratu eta errendimendua hobetu, gainazaleko estaldura eta ekarpenen bitartez.
BIRAKETA MOMENTUA KONTROLATZEKO EKIPAMENDUEN KONPONKETA 
Biraketa momentua kontrolatzeko ekipamenduak mantendu, konpondu, kalibratu edota berregiaztatu; horien artean, giltza dinamometrikoak, bihurkin elektronikoak, biderkatzaile hidraulikoak, etab.
Produktuak
ZERBITZUAREKIN LOTUTAKO PRODUKTUAK

ERRODAMENDUAK
POTENTZIA TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA
Kalitate handiko soluzio lehiakorren gamarik handiena. Jatorria %100ean bermatzen dugu; ingeniaritza departamentu propioa; errodamenduak berregokitzen ditugu: lehen serie estandarrak, neurrira egindakoak nahiz dimentsio handikoak.

KARTUTXOA
ZIGILU MEKANIKOAK
Askotariko modeloak: bikoitzak, bakunak, zatituak nahiz bereziak, bai irabiagailuetarako bai erreaktoreetarako. Modeloaren arabera, flush edota quench-erako prestaturik egon daitezke, eta API planak betetzeko modukoak izan.

PONPA ZIGILUAK, PROZESUA
ZIGILU MEKANIKOAK
Marruskadura aurpegi birakari batez, marruskadura aurpegi finko batez, juntura sekundarioez eta malgukiz osaturiko zigilu mekanikoak. Izan daitezke orekatuak eta ez-orekatuak, eta honela banatzen dira: malguki konikoko zigilu mekanikoak, hauspodunak (hauspo elastomerikoa, hauspo metalikoa edo PTFEzkoa), malguki anitzekoak eta balezta malgukidunak.