KOSTUAK AURREZTU

Produkzio prozesuetan kostuak aurrezteko gure proposamenek aukera ematen dute, batetik, zuzenean kontsumoetan aurrezteko (cost savings), eta, bestetik, osagaien eta instalazioen diseinuan hobekuntza azterketak egiteko, etorkizunera begirako gastuen euspenak aurrezpena dakar eta.

Horretarako, aholku emango dizugu zure instalazio eta ekipamenduen analisia egiteko, zure osagai kritikoak optimizatu eta birdimentsionatzeko, eta zure mantentze kostuetan hobera egin eta aurrezteko. Aholkularitza hori metodologia egiaztatuen bidez egiten dugu; gainera, behar diren informazio eta reportingak eskaintzen ditugu gure hobekuntza proposamenen emaitzak ebaluatu ahal izateko.

Zerbitzu horiek berekin dakarte EPIDOR Technical Distributioneko talde teknikoaren eta bezeroaren arteko komunikazio garden eta arina. Ondoren, kostuen aurrezpen arlotik eskaintzen ditugun zerbitzu moten lagin bat erakutsiko dizugu.

ORDEZKOEN IDENTIFIKAZIOA

Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu, zure instalazioetan bertan kontsumo ordezko desberdinak aztertzeko, identifikatzeko, eta aplikazioari egokitzen zaizkion ebaluatzeko (gaindimentsionamenduak ekidin); hola, horien kudeaketaren eta birjarpenaren inguruko proposamen global bat egingo dizugu, azken batean zuzeneko eta zeharkako kostuen murrizketa ekarriko duena.

EROSKETEN OPTIMIZAZIOA

Produktuen erosketaren eta hornikuntzaren kudeaketa optimizatu egin daiteke, eta zure enpresarentzako eskurapen kostuak hobetu, baldin eta produktuen eskakizun teknikoei eta aplikazioari, urteko kontsumo beharrei, hornikuntza logistikari, stockari eta bidalketari buruzko informazioa gardenki partekatzen bada. Egin kontsulta.

ENERGIA AURREZPENA

Zure instalazioetan aurrezpen aukerak detektatuko ditugu, eta zure ekipamenduen eraginkortasuna hobetzeko proposamenak egingo.

APLIKAZIO HOBEKUNTZAK

Aholku emango dizugu zure behar berezietarako soluziorik onenaren inguruan, produktu estandarretatik harago. Egin kontsulta.

Produktuak

ZERBITZUAREKIN LOTUTAKO PRODUKTUAK

ERRODAMENDUAK

TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Kalitate handiko soluzio lehiakorren gamarik handiena. Jatorria %100ean bermatzen dugu; ingeniaritza departamentu propioa; errodamenduak berregokitzen ditugu: lehen serie estandarrak, neurrira egindakoak nahiz dimentsio handikoak.

KATEAK ETA PIÑOIAK

TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Zure kasurako soluziorik onena: iraunkortasun luzea, korrosioari aurre egiteko soluzioak, soluzio ekonomikoa errendimendu fidagarriarekin, neurrira egindakoa, garraiatzailea, gontz bidezkoa, jasoketakoa, isila, arrastekoa araztaile eta piñoietarako.

UHALAK ETA POLEAK

TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Era guztietako soluzioak eskaintzen ditugu poleetan, uhal trapezoidaletan –mantentze lanik gabe eta energia aurreztuz–, aniztunetan, estalki estudunetan, konpaktuetan, erregulagailudunetan, sinkronoetan, hala nola Carbon Volt delakoan, silikonarik, PUrik eta abarrik gabeetan...

AKOPLAMENDUAK

TRANSMISIOA ETA MUGIMENDU KONTROLA

Gamarik eta iraunkortasunik handienak: mantentze lanik gabeak, elastikoak (estalkiduna, takoduna, izar erakoa, erroduna, malgukiduna…); tortsioarekiko zurrunak (laminaduna, kateduna, engranajeduna, disko magnetikoduna…) eta mini akoplamenduak.

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]





Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut