PREBENTZIOZKO ANALISIA ETA ANALISI PREDIKTIBOA

Produkzio prozesuetan, efizientziaren hobekuntza oinarritzen da ekipamendu eta instalazioen mantentze lanen kudeaketa egokian, aurreikus daitezkeen arrazoiengatiko geldialdiak ekiditea helburu. Horretarako, ezinbestekoak dira prebentziozko analisirako eta analisi prediktiborako teknika eta ekipamenduak, eta ezinbestekoa da, baita ere, edozein produkzio prozesutan dauden gune kritiko arruntak ondo ezagutzea, gune horiek modu proaktiboan kudeatu behar dira eta.

EPIDOR Technical Distributionen dauzkagun analisi ekipamenduak kudeaketa eta diagnosi zerbitzu adituarekin batera eskain ditzakegu, edo bestela, ekipamendu horiek –batzuetan prezio altukoak eta noizean behin erabiltzekoak– errentan eman ditzakegu (ikus ekipamenduak alokatzeko zerbitzua).

Mantentze lanetarako hainbat produktu arlotan espezializatuta gaudenez gero, era berean, aholku eman diezazukegu kudeatu eta kontrolatu beharreko gune kritikoen inguruan. Nolanahi ere, azken helburua zera da beti ere: produkzio prozesuaren efizientzia ahalik eta handiena izatea.

Ondoren, kudeaketa arlo honetan eskain ditzakegun zerbitzu batzuk erakutsiko dizkizugu. Edozein kontsulta edo premia edukiz gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

ERRODAMENDUETAN AKATSAK AURREIKUSTEA

Prebentzioko mantentze eta mantentze prediktiboko programen bidez, akats mekaniko katastrofikoak desagerrarazi ditzakegu; baita mantentze kostuak murriztu, produktibitatea handitu eta kostu operatibo globalak txikitu ere.

AIRE IHESEN DETEKZIOA

Utzi egiguzu, ultrasoinuen bidez, aire ihesak detektatzen, eta zure kontsumo energetikoa nabarmen murriztuko da.

LUBRIFIKAZIOAREN OPTIMIZAZIOA

Produkzio industrialeko lerroetan lubrifikazio egokia egotea funtsezkoa da ustekabeko geldialdiak ekiditeko eta ekipamenduen kontsumoa murrizteko. Sarri, arazoen analisia, diseinua, plangintza eta lubrifikazio errutina zuzenaren aplikazioa zeregin konplexua izaten da, espezializatuta egon ezean. Utzi egizu gure eskuetan zeregin hori eta konpondu arazoa erraz eta eraginkorki.

Produktuak

ZERBITZUAREKIN LOTUTAKO PRODUKTUAK

LUBRIFIKAZIOA

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Makinak koipeztatu eta lubrifikatzeko produktuak: koipeak, lubrifikatzaileak, oreak, olioak (ontziratu gabe, spray bidez eta aplikagailuarekin), eta horiek dosifikatzeko ekipamenduak.

MUNTAKETA, DESMUNTAKETA ETA MONITORIZAZIO EKIPAMENDUAK

MANTENTZE LANETAKO PRODUKTUAK

Ekipamendu hauek baliagarriak dira errodamenduak, engranajeak, etab. (mekanikoak, beroketa bidezkoak, hidraulikoak…) muntatu eta desmuntatzeko; baita horien funtzionamendua diagnostikatu eta monitorizatzeko ere (ardatz, kate eta poleen lerrokagailuak, bibrazioen, tenperaturaren eta ihesen analizagailuak...).

Jarri harremanetan

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Deitu hona
[93 864 11 02]

Bidali zure datuak

* Derrigorrez bete beharreko eremuak

'INFORMAZIOA ESKATU' botoi honetan sakatzerakoan, gure pribatasun politika eta kookiak irakurri eta anartu dituzula adierazten duzu.
EPIDOR Technical Distribution-etik informazioa jasotzea nahi dut